MUSIKA

Siberia Rock, Gasteizko rock zaleen jaialdia

Gaur eta bihar, irailak 5 eta 6, Siberia Rock jaialdia egingo da Gasteizko Hor Dago! Tabernan. Bi egun horietan Gasteizko dozena bat taldek joko dute, 17:00etatik 1:00etara bitarte.

Aurtengoa jaialdiaren bigarren edizioa izango da, eta Jimmy Jazz aretoak eta Gasteizko Udalak ere parte hartu dute antolaketan.

Kontzertuak aire librean egingo dira, eta streaming bidez ere ikusi ahalko dira. Horrekin batera, jaialdiari buruzko argazki lehiaketa ere garatuko da sare sozialetan: Facebook, Twitter eta Instagram.

Agertokian ondoko taldeak izango dira: ostiralean, Arde, IONT, Dr. Sax, Tutan Come On, Same Old eta Freetangas. Larunbaten, halaber, beste sei taldek joko dute: Monkey Men, Flesh For Cannibals, Moonshine Wagon, Bourbon, The Soulbreaker Company eta Kongluten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu