MUSIKA

The Sey Sisters taldearen kontzertua, Andoainen

Datorren ostiralean, urtarrilak 4, Andoaingo Bastero Kulturgunean The Sey Sisters ahots beltzeko hirukote ikaragarria arituko da, 21:30ean.

Hirukoteak bidai musikala proposatuko dute, gospeletik hasi eta afrikar doinuetara, soula ahaztu gabe. Kanta horiek injustiziaren kontra eta giza-eskubideen aldeko aldarriak dira.  Ghanan jaiotako hiru arreben (Edna Sey, Kathy Sey  eta Yolanda Sey) kantuen energiak izpiritua biziarazten du emozio handiko melodien bidez, harmonia jorien bidez, eta a capella estilo ikaragarriaren bidez. Euren soinuek etorkizunerako esperantza zabaltzen dute.

Donostiako Zinemaldian Fermin Muguruzak aurkeztutako Black is beltza filmeko soinu banda grabatu berri du The Sey Sisters hirukoteak.  2015ean editatu zuten beren lehen lana Let freedom ring, sekulako harrera izan zuena, eta duela gutxi, 2018ko irailean, Rise izeneko azken lana aurkeztu dute.

Azken lan hori “geu garena adierazteko beharretik sortutako lana da: Katalunian jaiotako emakumeak, beltzak, geure kezka, beldur eta indarrekin.  Eta Afrikatik etorritakoen ondorengoak  bisibilizazio beharretik ere sortu da, izan ere, egunero borroka egiten dugu gure azalaren koloreak zer garen determinatu ez dezan. Rise onarpen pertsonal eta kolektiboaren aldekoa deia da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button