MUSIKA

Lauroba, Beñat Igerabide eta Patxuko Nice, Donostian

Ostiralean, hilak 31, Lauroba, Beñat Igerabide eta Patxuko Nice taldeek joko dute Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, Salda Badago jaialdia izenburupean. Ekimena Men of Rock elkarteak antolatu du.

Jaialdian parte hartuko duten taldeen harira, Patxuko Nice Sergio Ordoñez musikariaren inguruan sortutako taldea da, 2012an. 2013an, estreinako maketa argitaratu zuten, eta iaz, halaber, lehendabiziko diskoa.

Iker eta Haritz Lauroba anaiek osatu zuten Lauroba taldea.2006 urtean Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten. Orduz geroztik hiru disko eta bi EP kaleratu dituzte.

Azkenik, Igerabide pop-rock-blues-countryaren eremuan eroso mugitzen den musikari trebea da. 2014 urtean kaleratutako bakarkako lana Orbainak, azken urteetako euskal musikaren errebelazio lan dela esan daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button