BESTELAKOAK

Gazteentzako “Parrapean IV. Komiki Lehiaketa”

Bilboko Udalak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Parrapean IV. komiki lehiaketa deialdia zabaldu du. Ekimena, urriaren 16tik 21era, Bilboko Begoñako eta Santutxuko udaltegietan ospatuko den Parrapean komiki egunak izeneko jaialdiaren barruan antolatu da.

Aurkeztu beharreko komikia (gaiak eta teknika libreak izango dira) euskaraz edo testu barik izango da, kolorez edo zuri beltzean. Lanek bi orrialde baino ez dituzte izango, A4 formatuan. Paperean aurkezteaz gain, posible bada, formatu digitalean ere aurkeztuko dira.
Irailaren 18tik urriaren 6ra bidali ahal izango dira jatorrizkoak eta argitaratu gabekoak diren lanak Begoñako Liburutegira (Circo Amateur Club Deportivo kalea, 2).

Gutira hiru sari ezarri dituzte, jaialdiaren amaieran, urriaren 21ean, Karmelo plazan banatuko direnak.
Deialdiaren oinarriak www.kulturabarrutik.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button