BERTSOTAN

Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa

Lehiaketa hau, beste askotan bezala, hiru mailatan banatuta dago: gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat; gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat; eta helduen maila: 1994an edo aurretik jaiotakoentzat.

Gaztetxoen mailan, bertsolariak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko gutxienez 2 eta gehienez 4 bertso izango dira, eta gaia Barazkiak jatea osasuntsua omen da. Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira. Azken hauentzat gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da,

Lanak helbide honetara bidaliko dira uztailaren 1 baino lehenago: Argi Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 Ordizia.

Lehiaketaren gaineko beste datu batzuk begiratu nahi izanez gero Bertsozale Elkartea duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button