BERTSOTAN

Sara herriak Eskolarteko finala hartuko du bihar

Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko Txapelketa Sara herrira joango da aurten, eta bertan zazpi lurraldeetako 13 bertsolari arituko dira kantuan.

Sarako trinketean izango da bihar bat-bateko finala, 11:00etatik aurrera, eta bertan  Euskal Herriko 15-18 urte bitarteko hamahiru bertsolari gaztek hartuko dute parte: Arabatik, Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001); Baxenabarretik, Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000) eta Julen Etxeberri Etxart (Zaro, 2001); Bizkaitik, Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000) eta Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000); Gipuzkoatik, Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001) eta Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002); Lapurditik, Hodei Renteria Maleta (Angelu 2000) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); eta Zuberoatik, Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001).

Bazkariaren ostean jaiak segida izango du Saran’ga txarangaren doinuekin. Ondo pasa!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button