MUSIKA

“Euskara, bestela ez gara” zikloaren amaiera, Zumaian

Euskara ardatz hartuta, lau hitzaldi antolatu dituzte Zumaian otsailaren 17tik martxoaren 10era bitartean. Hortaz, bihar bertan izango da zikloa itxiko duen azkena.

2012tik urtero egin da bertan Euskara, bestela ez gara zikloa, eta aurtengo hitzaldi bakoitzak gai bat aztertu du. Lehenengoa otsailaren 17an izan zen, Euskara turismoaren olatuan izenburupean. Bigarren hitzaldia otsailaren 24an izan zen, eta Aztiker ikerguneko Enara Eizagirre teknikariak Migrazio erdalduna herri euskaldunetan saioa burutu zuen. Hirugarren hitzaldia duela egun batzuk izan da, martxoaren 3an, eta Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre (Jakin aldizkariko zuzendaria) Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara gaiaren inguruan aritu ziren.

Zikloa itxiko duen biharko (hilak 10) saioaren ardatza musika izango da. “Musika euskaraz egitearen inguruko estigmak eta aurreiritziak gainditutzat ditugu, baina tarteka berpizten dira eztabaida zaharrak. Elementu berriak ere agertzen dira, etengabeko mugimenduan den musika panorama astintzen dutenak eta galdera berriak pausatzen dizkigutenak.”
Horren inguruan Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Ningra musikariak elkarrizketan arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button