BERTSOTAN

Hil honen amaieran abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea apirilaren 25ean hasi eta ekainaren 2an amaituko da. Tartean, 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.

Aurten iraupena aldatu da, eta hilabete eta erdi pasatxo iraungo du, “20 saio jokatuko baitira. Saioak bikoitzak izango dira, lehen itzuliko lehena eta azkena izan ezik. Lehen itzulian 12 saio izango dira, ostegun eta ostiraletan; bigarrenean, aldiz, 8, larunbat eta igandeetan”. Gainera, saio bakoitzaren ostean afari-merienda antolatuko dute tokian tokiko bertso-eskolek, horrela bertso-eskolak erdigunean jarri nahi dira.

Txapelketako sailkapen fase hau aurrera ateratzeko bertsolari, antolatzaile, gai-jartzaile, epaile eta, oro har, bertsozaleen indarrak elkartuko dira.

Gipuzkoa Bertsotan Txapelketaren informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button