BERTSOTAN

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa hastear

Bi urtez behin egiten den Hernandorena bertsolari gazteen sariketan, Euskal Herriko 12 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Ekimenaren xedea beren burua ezagutarazteko parada ematea da, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean.

Aurtengo edizioak hiru saio izango ditu: apirilaren 20an, Irisarriko Gure Doia ostatuan izango da lehena, eta apirilaren 27an Hendaiako Baleak elkartean bigarrena. Biak 19:00etan hasiko dira.
Finala maiatzaren 11an izango da Senpereko Larraldean, hori ere 19:00etan.

“Teodoro Hernandorena, sortzez Zizurkildarra Donibane Lohitzunera joan zen 1936ko gerlaren ondotik. Bidasoaz bestaldean ziharduen gisan, gure hiru herrialdeetan ere kulturgintzaren eremuan segitu zuen lanean eta saiakera handia egin zuen bertsularitzaren sustapenean. Bera izan zen, besteak beste, Mattin Treku eta Fernando Aire Xalbador bertsulariak Euskal Herriko plazetara atera zituena. Haren omenez, Euskal Herri guziko bertsulari gazteak gonbidatuz antolatzen dugun sariketari Hernandorena izena eman diogu.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button