ARTEA

Julio Sarramian errioxarraren erakusketa, Aldama Fabre Gallery gunean

2016ko maiatzean inauguratu zuten Aldama Fabre Gallery aretoa Bilbo Zaharra auzoan. Harrezkeroztik, hainbat erakusketa egin dituzte; Patrik Grijalvo, Kiko Miyares eta Niloufar Banisadr dira, besteak beste, galeriatik pasatu diren artistak.

Egun, Julio Sarramian artista errioxarraren Tékne izenburuko erakusketa dago ikusgai, maiatzaren 20ra arte; Bilbon egin duen estreinako erakusketa da.

Aldama Fabre Gallery-ren arabera, “erakusketak Logroñoko artistaren hainbat lan jasotzen ditu, bere artearen eta teknikaren arteko harremanean funtsatuak. Tékne-k Sarramianen jaioterriko paisaia erakusten digu argazki eta pintura ezberdinen bitartez, material tradizionalak eta erreminta teknologikoak batuz, mundu naturalaren irudi berri bat helarazi nahian”. Hala, erakusketan, laserrarekin eraldatutako argazkiak bildu ditu.

Duela bi urte hasitako egitasmoa da Tékne, eta esparru naturalaren eta artifizialaren arteko dikotomiaren inguruan ardazten da. Paisaiaren eta errealitate naturalaren azterketa zehatzean oinarritutako ikerlana da, eta bere piezetan ezaugarri grafikoagoak eta teknologikoagoak esperimentatu ditu.

Informazio gehiago: aldamafabre.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button