MUSIKA

Rukula taldeak “Hazi Beltzak tour” bira abiatu du

Rukula errepidean da hainbat kontzertu emateko asmoz. Hala, otsailean, Azpeitian eta Hondarribin izan ostean, bihar Bergarako gaztetxean izango da, Willis Drummondekin batera.

Rukula Kaki Arkarazo soinu-teknikari eta musikariaren seme Martxelek zuzendutako banda instrumentala da. Taldeak sei kantuko diskoa plazaratu zuen 2016an, erritmo aldaketekin jositako lana da. Oraintsu, Kaki Arkarazoren talde ohia izandako M-ak-en kantuak moldatzen aritu dira gipuzkoarrak zuzenean.

Honelakoak irakurri ahal dira taldearen soinuaren harira: “Usurbildik datorren Rukula laukoteak gerria mugiaraziko dizu, nahi gabe baldin bada ere. Rock dantzagarri terapeutikoa! Txost! musika odolean daramaten musikari musikazaleek osatzen dute banda itzela da. Ezusteko erritmoak, melodia malenkoniatsuak eta letra zoroak”.

Hazi Beltzak tour bira ondoko datekin osatu dute: martxoaren 10ean, Gernikako Lekuek jaialdian; 15ean, Beasaingo gaztetxean, Willis Drummondekin; 17an, Bilbon, Chete jaialdiaren baitan; 24an, Tolosako Bonberenean, Inoren Ero Ni laukotearekin; 28an, Altsasuko gaztetxean, Ernia, Screaming for Change eta Las Tuerkas taldeekin; eta, azkenik, apirilaren 7an, Zumaian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button