MUSIKA

17 taldek parte hartuko dute Jazpana Fest jaialdian

Besaingo Jazpana Fest jaialdiaren edizio berri bat egingo da bihar eta etzi. Jazpanak bertako taldeak eta talde bereziak uztartuko ditu aurten ere, jaialdiaren helburuak nahasketa hori bilatzen baitu: “Herriko eta inguruetako taldeei jendaurrean jotzeko aukera eskaintzea, ohikoak ez diren taldeak ikusteko aukera ematea, eta betiko moduan, jaialdiaren ezaugarri nagusi den doako ekintza izatea”.

Hala, urriaren 27an, hauexek izango dira agertokian: Atom Rhumba (Bilbo), Biznaga (Madrid),  El desvän del macho (Arrasate), Luma (Donostia), The Soulbreaker Company  (Gasteiz) eta Zesura (Ordizia)

Urriaren 28an, halaber, talde hauen txanda izango da: Aurora & The Betrayers (Madrid), Cala Vento (Bartzelona), Chelis (Zaragoza),  Kenta (Goierri),  Niña Coyote eta Chico Tornado  (Donostia),  Nuria Graham  (Bartzelona),  Perlak (Zarautz), Petti & etxeko uzta (Bera), Rufus T. Firefly (Aranjuez), Sara Mansilla (Donostia) eta  Unclose (Bilbo).

Sarrerak, ordutegiak, eszenatokiak eta bestelako xehetasunak: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button