MUSIKA

“Rockin Bizi”, euskarazko musika entzutetsuena

Arrigorriagako Udalak antolatutako Gabonetako programa zabalaren barruan, Rockin Bizi 50 urte musika euskaraz ikuskizuna izango da, hilaren 27an, Lonbo Aretoan, 19:00etatik aurrera.

Itoiz, Mikel Laboa, Ken Zazpi, Gatibu, Hertzainak eta Kortatu taldeen abestiekin, haur eta helduentzako ikuskizun berria osatu da. “Rockin Bizi familia osoarentzako esperientzia da, txikienei ongietorria ematen diena musikaren mundura, Beatles, Ramones, Kiss, Barricada edo Platero y Tú bezalako taldeen bertsioekin; eta helduei euren talde gustukoenen kontzertuak berriro bizitzeko aukera ere emango die.”

Oraingo honetan, Rockin Bizi Band taldea ere izango da Arrigorriagan, eta protagonismoa azken berrogeita hamar urteetako euskal musikarentzat izango da. EITBko Nerea Alias kazetariak aurkeztuko du ekitaldia, eta ordu eta erdiz Itoiz, Mikel Laboa, Gatibu, Ken Zazpi, Kortatu, Hertzainak eta talde gehiagoren abestiak joko dituzte Lonbo Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button