IKUS-ENTZUN

Bihar estreinatuko da Maulen “Xora” filma

 

Zubereraz ekoitziriko lehen filma da Xora, eta bihar bertan estreinatuko da Maulen. Peio Cachenautek zuzendu du eta auzolanean ekoitzi dute Zuberoako Hebentik kultur elkarteak eta Aldudarrak Bideok.

Gaur egun zinea egitea zaila da, eta euskaraz egitea zailagoa da, horrexegatik oso inportantea da lorpen hori, oso hiztun kopuru txikiko euskalki batean egin delako. Erronka honetan hasi ziren orain dela bost urte Hebentik kultur elkartea eta Peio Cachenaut zuzendari eta zinemagilea.
Zorionez, ekimenak Zuberoako herri elkarte eta lagun asko bildu ditu eta auzolanean egiten joan da azken bost urteetan, bihar bertan, Mauleko zine-gelan, 21:00etan, aurkeztuko den lana.

Filmean idazle izan nahi duen zuberotar gazte batek Ameriketan gidoilari ibili zen osabaren laguntza bilatzen du. Bi protagonisten arteko harremana, eta gaztea deskubritzen doan istorioa dira lanaren ardatza.

Iparraldeko banatzailea eskuratu artean atzeratuko da estreinaldia zine aretoetan, Euskal Herri osoan aldi berean erakutsi ahal izateko. Asmo horrekin filmaren azpitituluak gaztelaniaz eta frantsesez ari dira prestatzen, eta baita ere euskara batuaz.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button