IKUS-ENTZUN

Aktore lanari eta mendiko bideo produkzioari buruzko ikastaroak KREAn

Gasteizko KREA zentroak antolatuta, abenduaren 10ean, 11n, 17an eta 18an, Carla Calparsoro aktoreak eta aktoreen coach-ak Plano Nagusia izeneko ikastaroa zuzenduko du. Ikastaroa Aktorearen kamera aurreko teknika ezagutzeko eta hobetzeko diseinatutako tailer praktikoa da.

Hala, ikasleek lengoaia zinematografikoarekin lan egitea ahalbidetuko dien interpretazio-teknika lortzea da helburua. Irakurketara, azterketara eta testua buruz ikastera aplikatutako interpretazio-teknikak erabiltzen dira, kamera aurrean aktorearen adierazkortasuna errazteko, betiere.

Bestalde, abenduaren 12tik 16ra, Jordi Canyigueralek eta Pau Savallek Mendiko Bideo Produkzio izeneko tailerra emango dute. Tailerrean mendi eta eskaladako bideoen grabazio- eta postprodukzio-tekniken ikaskuntza eta hobekuntza landuko da profesional mailan, hainbat hedabidetara zuzenduta: telebista, Internet eta jaialdiak, esaterako.

Tailerrak mendiko eta eskaladako bideoak egiteko oinarrizko eta aurreratutako ezagutzak eta gakoak eskainiko ditu.

Ikastaroei buruzko edukiak, programak, ordutegiak eta bestelakok KREAren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button