BESTELAKOAK

“Surf, Zibilizazio eta Barbariea”

Donostiako Surf Film festibalen barruan eta Okendo Kultur Etxean, kostaldeetako egoerak eta arazoak hobeto ezagutzeko erakusketa berezia abiatu zen joan den astean, Surf, Zibilizazio eta Barbariea izenburupean. Erakusketa abuztuaren 22a arte ikusi ahalko da.

Aspaldian surfa kirol marjinatua zen, eta hondartzak idilikoak ziren; gaur egun ostera surfa masa-kirola da. Hortaz, surflariak kostalde askotako garapenaren faktore garrantzitsuak dira, horrek guztiak dakarren balore sozial eta ekonomikoarekin.

Surf, Zibilizazio eta Barbariea proposamenaren bidez, mundu osoko kostaldeetan gertatzen diren deskalabruak, eta horiek zuzentzeko antola daitezkeen konponbideei nola heldu ulertzeko eta ezagutzeko, hainbat elementu bildu dira. Surfaren historia garaikideko mundu osoko spot ezagunetatik ibilaldi bat proposatzen du erakusketak, artista interesgarri askoren argazki, objektu, bideo eta ilustrazioen bitartez.

“Paisaiaren eboluzioari begirada bat garapenak leku bakoitzeko ingurunean eta gizartean izan duen eragina erakusteko”, adierazi dute antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button