MUSIKA

Maite Larburu kantariak “Krak” izeneko disko berria kaleratu du

Bihar, irailaren 28an, kalean izango da Maite Larburu kantariaren azken lana: “Krak”.

Kantariak hala deskribatu de bere lan berri hori: “Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da Krak diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa.

Maite Larbururen lan honetan Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak dira lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua gailu elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzute, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko, biolin, biola eta sinteez lagundu du Larburuk bere ahotsa.

Diskoko letretan hainbat iturritatik edan du musikagileak, tartean, Harkaitz Cano, Raymond Carver edota Jose Mari Argoitia. Maite Larburuk ere makina bat kanta idatzi ditu.

Aho arraro, aho zail, aho zarpail:
zenbat lotsa, zenbat min,
hitz deslai.
Dituenak eta ez dituenak esan nahi;
ezinak batzuk,
ahaztuak ere bai.
Ez omen da gai.

Irailaren 30ean, Maite Larburuk Krak diskoaren estreinaldia egingo du Donostiako Gazteszenan, eta sarrerak agortuta ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button