ARTEA

Bilboko Udaltegiek “Expodistrito” programa abiarazi dute

Expodistrito, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloa, zazpi erakusketa ibiltariz osaturik dator aurten. Hala, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietan lau pintura erakusketa, bi argazki erakusketa, eta grabatuari eskainitako beste bat zabaldu dira.

Guztien artean, azpimarratzekoa da Hiri asko bere baitan proiektua. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren Gazteria zerbitzuak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketaren saridun suertatu zen Hiri asko bere baitan izeneko egitasmoa. Sorkuntza, Bilbo eta euskara ardatz hartuta, literatura, musika eta argazkigintza nahastu nahi ditu ekimen honek. Bertan, hiru adiskide daude: Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena. “Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu. Zortzi hilabete (2014ko apiriletik azarora arte) iraungo dituen sorkuntza prozesuan zehar, hiruon artean zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortu ditugu, Bilboko barruti bakoitzeko bana. Obra hauek formatu ezberdinetan eman ditugu ezagutzara: birtualki (blog batean eta liburuxka digital batean) eta fisikoki (ikus-entzunezko emanaldi baten bidez, argazki erakusketa batean, eta liburuxka+CD batean). Blogean hilabetero publikatu dugu obra berri bat eta sare sozialetan ere izan gara” adierazi zuten hirurok.
Nontzeberrik kideei egindako elkarrizketa honetan irakurri ahal dituzue proiektuaren nondik norakoak sakonago.

Erakusketa programazioak, Alberto Palomeraren marrazki erakusketa bat, eta Enrique López Suárezen eta Carlos Bóvedaren pinturak jasoko ditu. Mikel Belacortu artista grabatzaile eta eskulturagilearen grabatu bilduma ere erakutsiko da. Azkenik,Oliver Martínezen eta MLuz Cañeteren argazki erakusketa ere jarriko da ikusgai.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietan bertan, edo www.bilbaokultura.net webgunean  kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button