MUSIKA

“Pentagrama”, poesia eta musika ikuskizuna, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak, Pentagrama poesia eta musika ikuskizuna jasoko du gaur berton,  arratsaldeko 19:30ean.

Poetalia elkartearen ekimen honetan, Jesus Martinek zuzenduta, Carmen Martinezek eta Jesus Martinek jarriko diete ahotsa bertsoei, Ana Bejarano bakarlariak eta teklatuetan arituko den Guillermo Garmendiak lagunduta. Hala, zenbait  abestiren letrek dituzten istorioei eta kondairei buruzko errezitaldi musikatua egingo da.

Poetalia, poesia atsegin eta idazten duten pertsonek osatutako tokiko elkartea da. Dikzio, poesia errezitaldi  eta irakurketa antzeztu tailerrak antolatu ohi dituena. Elkartearen   helburua, “sentimenduen mundua komunikatzea eta entzuleekin eta irakurleekin partekatzea da, poesiaren bitartez modu ederrean eta harmonikoan adierazita”, elkartearen esanetan.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari zuzendutako gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.

Informazio gehiagorako, sartu bilbao.eus  webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu