IKUS-ENTZUN

Giza eskubideak ardatz film laburretan

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, Hemen ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Udaleko Giza Eskubideak, eta Donostia Kulturak antolatu dute filma berezien emanaldia. Guztira zazpi film laburren proiekzioa eskainiko da sarean eta ondoren, solasaldia egongo da film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeekin, tartean, Amaia San Sebastian, Maria Aizpuru, Emily Lobsenz, Ainhoa Urgoitia, Nagore Eceiza eta Esti Urresola. Ekimena maiatzaren 3ra arte luzatuko da.

Film laburrak, Donostia Kulturaren Youtube kanalean ikusgai egongo direnak, giza eskubideak gaiaren ingurukoak dira. Pelikulak ikusi ostean, solasaldia egingo da apirilaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean, Hemen elkartearen Facebook orrialdean.

Sareratuko diren lanak honakoak dituzue: El tigre (2019, Amaia San Sebastian); No estamos solas (2016, Maria Aizpuru); The Clock (2019, Emily Lobsenz); Cosiendo futuros (2019, Enrique Rey); Naqam Diamond (2019, Amaia San Sebastian); Klimatika (2019, Nagore Eceiza); Nor-Nori-Nork (2019, Esti Urresola).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button