BESTELAKOAK

“Gerezien Denbora” pastorala asteburu honetan

Asteburu honetan, ekainaren 29an, jokatuko dute Gerezien Denbora pastorala Baionako San Bernard kaian, arratsaldeko 16:30ean. Pastoralaren egilea eta idazlea Itxaro Borda izan da, eta errejenta Beñat Achiary.

Pastoral modernoago bat dela esan dezakegu, musika tresna modernoak erabiliko baitira horretarako, baina badira beste kontu asko tartean.
Ezkandrai elkartearen eskutik dator proiektua, eta eurek azaldu dute zer den pastoral hiritar hau: “Pastoralaren tradizio bizi baten bihotzari lotuta dago Gerezien Denbora. Gaia edozein dela eta, pastoral historikoa antzerki errituala baita, kantuz eta dantzaz bizitzaz ari dena, maitasunaz eta bizitzari zentzua ematen dioten pentsamendu, bulkada eta ekintzez.
Hiritarra izango da, baita ere, Zuberoakoa gordez, egungo eszenografia garaikidea eta arte hiritarrak jasoko dituelako.
Musikaren aldetik, ez da antzinako musika tresnetara mugatuko. Jasoko ditu musika elektro-akustiko eta anplifikatuak, jazzak, perkusio garaikideak, pianoak edo eta sintetizadoreek bezalako baliabideek ahalbideratzen dutena, zineman musikak duen lekua ere bereganatuz”.

Gerezien denboran, 20 musikari, 50 aktore eta sasi-antzezle, 100 bat kantari eta laguntzaile andana dago.
Pastoralak hiruzpalau emanaldi egingo ditu udan zehar; lehena asteburu honetan Baionan, bigarrena Itsasun, eta hirugarrena hegoaldeko hiriren batean izango da.

Pastoral honen gaineko guztia jakin nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button