IKUS-ENTZUN

“Euskal Emakume Zinemagileak” zikloaren asteburuko proposamenak

70eko hamarkadaren hasieran jaiotako emakumezko errealizadoreen lana azpimarratzeko helburuz, Euskadiko Filmategiak Euskal Emakume Zinemagileak zikloa du abian. Zikloak hamar film biltzen ditu, eta horien proiekzioak Artium Museoan eta Tabakaleran izango dira abendura bitartean.

Pantaila horietatik iragan dira Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak zuzendutako Arnasa betean (2023); Isabel Hergueraren El sueño de la sultana (2023); Jone Karresek zuzendutako Alardearen seme-alabak ( 2013); Helena Bengoetxeak zuzenduriko Matrioskas. Las niñas de la guerra (2021) filma; edo Izaskun Arandiak zuzenduriko My Way Out (2022).

Datozen egunotan, Iurre Telleria eta Enara Goikoetxea zuzendarien Azken bidaia (2011) pantailaratuko da. “Orain 70 urte baino gehiago, Pirinioetako baserri batean bost herrialdetako sei lagun atxilotu zituzten gauez. Gertakarien hariari tira eginda, istorio bakarra lortuko dugu. Bigarren Mundu Gerran ihesbide-lerro zabala osatu zuten ehunka lagunek, Comète sarea, hain justu ere.”
Egunotan ere, Estela Ilarraz egilearen Proxima estación (2007) lana pantailaratuko da. “Krisialdi ekonomikoak eta gizarte-porrotak bultzatuta, hiru milioi ekuadortarrek jaioterria uzten dute amets bat egia bihurtzeko: Espainiara iristea. Dokumentalak Ekuadorreko hiru familia emigrantek Espainian bizi duten errealitatea eta haien familiek Ekuadorren duten egoera erakusten dizkigu”.

Euskal Emakume Zinemagileak zikloa ixteko bi proposamen: Irrintziaren oihartzunak filma, Iratxe Fresnedarena, eta El último verano filma, Mirentxu Loyarterena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button