BESTELAKOAK

Eginzaleak! edo Artisau digitalak

Urriaren 18tik azaroaren 16ra luzatuko da Eginzaleak! Artisau digitalak/Fabrikazioa hiritarren esku ekimena Arteleku, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Hirikilabs espazioetan. Programa honek fabrikazio digitalaren, software/hardware askearen eta DIYren inguruko ekintzak biltzen ditu.

Ekimen honen helburu nagusia kostu txikiko teknologiak erabiltzen dituzten praktika eta proiektuak, ekoizpen eta distribuzio modu berrietan txertatuta daudenak eta antzinako artisauen ereduaren jarraitzaile direnak, hau da, material eta tekniken ezagutza, eta egitearen zaletasuna aldarrikatzen dutenak ikusaraztea da.

Egitarauaren barruan tailerrak, erakustaldiak eta aurkezpenak antolatu dira, ekoizpen modu berriak, banaketa digitalak eta sareek biziberritutako prozesu eta teknika tradizionalak berreskuratzeko bideaz hausnartzeko.

Jarduerak urriaren 21etik 24rako astean Artelekun eta Hirikilabs gunean izango dira. Eta amaitzeko, azaroaren 16an hiritar azoka handi bat egingo da Hirikilabs-en. Bertan, haurrentzat ehunen eta gailu elektronikoen birziklapen eta berrerabilpen lantegiak ere eskainiko dira.

Informazio osagarria Artelekun eskura dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button