ARTEA

Tolosako graffiti erakusketa erraldoia

Urteetan zehar Tolosako graffiti erakusketa izan dena, 2010. urteaz geroztik Beantatuz izenpean aurkezten da. Oraingo erakustaldia, formatu handiko muraletara bideratzen da, baita kaleko interbentzioetara ere eremu zabalagoan, atzerriko zein gertuko artistekin kolaboratuz.

2013ko ekitaldian, Inwoko artistak (1977, Donostia) Triangulo plazan pintura tailer irekia gidatuko zuen eta berarekin batera honako artistak ere izan ziren lanean: Above (1981, Kalifornia); Hyuro (Argentina), Pau Quintana Jornet (Txile), Txori•A (1978, Donostia), Ruina, Kid Chalao (1983, Aranda de Duero) eta Chylo.

Aurtengo jaialdia ekainaren 18tik 25era bitartean luzatuko da eta bertan artista hauek hartuko dute parte: B. Shanti (Alemania), bere egungo lana, egoera politiko zein sozialetan oinarritzen da, beti ere formatu handiko muraletan garatuz; Arantxa Recio Parrak (Espainia) marrazketa estilo oso definitua du. Bere ilustrazio garaikideak, kultura herrikoiari egiten dio erreferentzia; G. Loois (Italia), natura, mikrokosmosa/makrokosmosa dira bere lanaren ardatz. Ikuspuntu surrealistiko, utopiko zein kontraesanez betea.

Eta Euskal Herritik, XabierXTRM, Balu eta Joseba Mercader arituko dira.
Lehena diziplina ezberdinak jorratzen dituen sortzaile autodidakta da. Bere lana, kalean zein estudioan gauzatzen du, beti ere esperimentazioan oinarriturik. Baluk, hainbat plantillaz osatutako geruza eta kolore gama zabal bati esker, estetikoki emaitza errealista bat lortzen du. Mercaderek, kaleko interbentzio gisa, bere argazkiak formatu handian inprimatu eta paretetan itsasten ditu.


Non eta zer begiratzeko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button