BERTSOTAN

#Josi Txapelketako III. kanporaketa “Abarkas”-entzat

Eneko Abasolo Txabarri Abarkas onena izan zen Mungian ospatu zen #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketan. Finalaurrekoetarako txartela lortu du Iurretakoak eta azaroaren 22an Etxebarrian kantatuko du.

Puntuazioak honela gelditu ziren Mungian: Eneko Abasolo Txabarri-377 puntu, Joseba Artza Zubillaga-372,5, Gorka Lazkano Arrizubieta-342, Jon Rementeria Larruzea-337,5, Julen Ibarguengoitia Ordorika-336,5, Peio Ormazabal Villanueva-330,5. Saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira.

Laugarren kanporaketa azaroaren 2an,  Mallabiako frontoian, 17:30ean izango da; eta bosgarrena, Zeanurin, azaroaren 9an, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button