MUSIKA

Oskar Benas, Kabbalah, Lobison, The Hanging Stars eta Gizzard, Hondarribiko Fenomena jaialdian

Bihar, Fenomena jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategian. Kontzertuak 13.30ean hasiko dira, eta agertokitik igaroko den lehen artista Irungo Oskar Benas Instro Combo izango da.

Oskar Benas (Barakaldo 1975) ibilbide luzeko musikaria da, besteak beste, Fermin Muguruza, Maika Makovski eta Cabezafuego musikariekin jo ditu sei sokak.  Gitarra-jotzaile trebea, artista grafikoa ere bada. Horretaz gainera, hainbat dokumental eta film laburren soinu-bandak ere idatzi ditu. Iaz, Obic izenburuko lan instrumentala plazaratu zuen. Belauntzako Agosto estudioetan grabatu du lan instrumental berri hori Benasek. Lan eklektikoa da, askotariko oihartzunak biltzen baititu: surf, western, rock’n’roll zaharra edo exotica.

Kontzertu horren ondotik, herri bazkaria izango da eta gero kontzertuak itzuliko dira: Kabbalah (Iruñea, psycho hard rock), 16:00etan; Lobison (Sevilla, indie rock), 17:00etan; The Hanging Stars (Britainia, country, folk eta rock), 19:00etan, eta, azkenik, Gizzard (Madrid, psikodelia), 21:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button