MUSIKA

Hezurbeltzak taldearen kontzertua, Zumalakarregi Museoan

Zumalakarregi Museoa Migrazioak proiektua zabaltzen ari da.  Museoaren Laboratorioa gunearen lehen proiektua da, aurrera begira sortutako gune iraunkorra, “gure XIX. mendeko historiaren azterketatik abiatu eta egungo gaiez hausnartzeko jaio dena”.

Historiaren hasieratik pertsonak bidaiatu egin dugu leku batetik bestera, bizitza oparoagoaren bila. Migrazioak proiektua, “guztiok migratzaile” baieztapenetik abiatuz, migrazio fenomenora hurbilketa bat da.

Oraingo honetan, Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean eta Irizar S. Coop-ren babesarekin, eta Migrazioak proiektuarekin bat eginez Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu da, urriaren 3an, larunbatean, Ormaiztegiko Zubipe polikiroldegian.

Kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta Museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button