BERTSOTAN

Onintza Enbeita, Bizkaiko Txapeldun

Larunbatean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala egin zen Bilbon, eta Onintza Enbeita izan da garaile. Jon Enbeitak jantzi zion Onintzari txapela entzuleen txalo artean.

4.350 lagun bildu ziren Bilbao Arenan burututako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean,  oholtzan izandako zortzi bertsolarien lana entzuteko, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

“Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Etxahun Lekuek eta Onintza Enbeitak lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Enbeitak jantzi du txapela Jon Enbeitaren eskutik”.

Sailkapena honela geratu da: Onintza Enbeita Maguregi, 843,5; Etxahun Lekue Etxebarria, 814,5; Xabat Galletebeitia Abaroa, 493;  Jone Uria Albizuri, 489; Nerea Ibarzabal Salegi, 489; Miren Amuriza Plaza, 486,5; Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, 463,5 eta Aitor Bizkarra Ruiz, 461,5.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu