BERTSOTAN

Bertsokabiko finalerako gero eta gutxiago

Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi pasa dira Bertsokabiko finalera, Saioa Alkaizak eta Aitor Irastortzak eta Saats Karasatorrek eta Unai Artiedak osatutako bikoteen aurretik.

Hirugarren eta azken kanporaketa izan da asteburuan, eta horren ostean osatu da sariketako finalean ariko diren bertsolarien zerrenda. Urriaren 26an, Iruñeko Arrano Elkartean ariko dira Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu (berez sailkatutako Irati Majuelo ordezkatuko du azken honek), Joanes Illarregi eta Ekain Alegre eta Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi, 19:30etik aurrera. Ainhoa Larretxea ariko da gai-jartzaile. Sarrera doakoa izango da, orain arteko kanporaketetan bezalaxe.

Animo!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button