MUSIKA

“Ogroskate” skate eta hardcore eztanda, Gernikan

Ogroskate skate-aren eta hardcore-punk musika estiloaren jaia egingo dute bihar, Gernikako Pesebre Skate Ranch-en. Ekitaldiak hamabi ordu iraungo du, 12:000etatik 00:00etara.

Ondoko taldeak joko dute jaialdian: Gernikako Tooth eta Primeros Auxilioss, Bermeoko Puro Odio eta Revert, Gasteizko El Ciudadano X, Basauriko JMA eta Bilboko Barrakuda eta Vultures´Fest. Taldeon proposamenak muturreko musiketatik edaten dute: punk-rock, hard-core, metal, grind, eta abar.

Taldeekin batera, disko-jartzaileak ere arituko dira: Bukarest hiriko Willy Kasper eta DJ Atroz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button