IKUS-ENTZUN

Lekeitio “Zinegoak” jaialdiaren egoitza izango da egunotan

Aurten ere Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans Zinema jaialdia Lekeitioraino joango da egunotan, zehazki, martxoaren 3an eta 4an.

Duela urte bi adostu zen Euskal Zine Bileraren eta Zinegoak jaialdiaren arteko elkarlana, Pantaila Irekia egitasmoarekin, eta handik hona, “lankide dira zinema jaialdi biak eta herriko kultur eskaintza aberasten da LGTBI tematikadun filmeak eta sortzaileak herrian ezagutzera emanez eta zinema zirkuitu arruntetan ikusteko zailak diren lanei leiho bat zabalduz.”

Diogun bezala bihar eta etzi film zenbait ikusi ahalko dira Lekeition. Hala, martxoaren 3an, Laura Samaniren Piccolo Corpo film luzearen proiekzioa antolatu da Ikusgarri zinean. “Italia, 1900. Agata gaztearen haurra hilik jaio da, eta linbora kondenatu dute. Agatari kontatu diote badela toki bat mendian haurrak bizitzara itzularazten dituztena hats bakar baterako, tarte horretan bataiatu eta haien arima salbatzeko. Alabaren gorpu txikia kutxa batean ezkutatuta, bidaia bati ekingo dio, eta Lynx ezagutuko du, laguntza eskainiko diona. Abentura bat hasiko dute biek, eta mirarira hurbiltzea lortuko dute. Erdi Aroko road movie ezin ederrago bat ahizpatasunaren, berrespenaren eta aitortzaren Italia amestuan barna”.

Hurrengo egunean, martxoak 4an, Begiradak ataletako film laburren aukeraketa bat ere eskainiko da kostaldeko herrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button