BESTELAKOAK

“Hartzaro” asteburu honetan hasiko da

Hartzaro jaialdia otsailaren 3tik 13ra garatuko da Uztaritzen. Aurtengoa 22. edizioa izango da eta orotara 500 bat soinularik, antzerkilarik eta dantzarik parte hartuko dute.

Herri Soinu elkarteak euskal kulturaren hiru gertakari nagusi antolatuko ditu aurten: Hartzaro otsailaren 3tik 13ra, Hartza Altzoan martxoaren 16etik 18ra Kanbon, eta Herri Uzta, urriaren 11tik 14era Uztaritzen. Herri Soinuk, elkarte kideekin eta eskualdeko kultur eragile eta laguntzaileekin, denak batera lan egiten ohi du, kultur garapen iraunkor baten alde.

Zer dela eta Hartzaro? Antolatzaileek dioten bezala, “Hartzarok udaberriari ongi etorria emaiterat gomitatzen gaitu, ohidura eta sorkuntza, hedapenaeta bestetik besterat emaitea, gazteria, haurrak, helduak eta zaharrak esku esku”.

Aurtengo  22. edizioa ospatzeko, gelako eta karrikako ikusgarriak, antzezlanak eta dantzaldiak antolatu dituzte, kolore guztietakoak, eta publiko ororentzat. Batzuk aipatzearren: Philippe Oyhambururen solasaldia, Ez dok hiru antzerkia, Uztaritzeko Txistulariak, Kautere Balet, Zortzi Taldea, Hatsa (So.K) ikusgarria, Giz’arte (Zarena Zarelako), Hartza Iguzki (Izartxo), Oskara (Kukai) eta Mugetatik’AT!!! (Burrunka).

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button