BESTELAKOAK

Nontzeberri, dispositibo mugikorretan ikusgai

Geroz eta ohikoagoa da egunero dispositibo mugikorrak erabiltzea. Ez etxean bakarrik, metroan, autobusean, lanean edo kalean gehien erabiltzen diren elementuak dira. Internetera konektaturik dauden tableta eta telefonoak nonahi ikusten dira.

Euskaran erabilera esparru horietan sustatzea euskararen garapen logikoari laguntzea da noiznahi eta nonahi, pantaila horien atzean pertsonak daudelako beti, eta horietatik asko euskaldunak dira.

Hala, aurten hasiak gara Nontzeberri webgunea dispositibo horietara egokitzen; hain zuzen ere, dagoeneko Albisteak, Nontze TV eta Haikuak atalak horretarako egokituak dituzue ondoko estekan: m.nontzeberri.com.

Hortaz, aipatutako hiru atal horiek zuen telefono mugikor eta tabletetan daude ikusgai, gaurtik aurrera.

Gaur aurkezten dizkizuegun egokitzapen lan hauek Eusko Jaurlaritzaren aurtengo diru-laguntzei esker garatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button