Jorge Alonso kazetari espainiarrak Nick Cave and the Bad Seeds. Compartiendo las Semillas (66 Rpm) liburuaren bigarren edizioa aurkeztuko du bihar, hilak 7, Bilboko Power Records disko-dendan, 18:30etik aurrera.
Alonsorekin batera, Alvaro Fierro musika-kazetari bizkaitarra izango da. Solasaldia eta gero, disko jartzaileak arituko dira giro berotzen.
Liburuak Nick Cave and the Bad Seeds-en diskografia eta ibilbidea biltzen ditu, baita musikari eta taldearen kantu onenen gaztelaniazko itzulpenak ere.
Hala, liburuan Caveren lehenengo egitasmoak, Boys Next Door eta The Birthday Party, eta gero Bad Seeds-ekin egindako bide osoa jasotzen da, dokumentazio lan handia tarteko.