IKUS-ENTZUN

Zine Eskolen Erakusketa Prezinebin

Gaur, azaroak 9, 20.00etan, Zine Eskolen Erakusketa (Arte Ederren Fakultatea, Kinema eta Anima Eskola) egongo da Zabalgune Eraikineko Atarian. Sarrera doanik izango da.

Eta beste aldetik, bihar, azaroak 10, 20.00etan, Zinebiexpress lehiaketako sarien banaketa eta film labur irabazleen emanaldia izango da Zabalgune Eraikineko Atarian.

21 taldek hartu dute parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldiak, ZINEBI 53k, antolatu duen Zinebiexpressen, 48 ordutan errodatutako film laburren lehiaketan, PreZINEBI izenez ezagutzen den jaialdi aurreko jardueren egitarauen barruan.

Irabazleak bihar ezagutaraziko dira, lehiaketan aurkeztutako laburmetraia hoberenak emango diren galan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button