MUSIKA

Natural Project taldearen kontzertua, Basteron

Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan izango da Natural Project taldearen kontzertua. Hitzordua bihar izango da, ekainak 9, 20:00etan.

1994an sortu zuten Natural Project Estanis Elorzak (ahotsa eta gitarrak) eta Alex Martinek (gitarra eta sintetizadoreak). 1997an lehen diskoa atera zen Black Inspiration (System Records). Ondoren elkartu ziren Aitor San Sebastian (bateria), Juan Pablo Valdecantos (sintetizadorea), Carlos Tercero (gitarra) eta Juan Mari Rodriguez (baxua).
2005ean, Décimas argitaratu zuten, eta 2009an, Eñaut Gaztañaga (Grises) gitarrista moduan eta Alberto Bosck (Lau Behi, Trizeps, Parafünk) baxuarekin taldera batu ziren. Hortik sortu zen  Discontinuidad diskoa (2010).
Joan den urtean Esther diskoa argitaratu zuten. Lan honetan taldearen bilakaera nabaria da, inoiz baino gehiago gitarren aldeko apustua eginez eta sonoritate esperimentalagoak eskainiz. Zuzenekoetan taldeak indar berezia hartzen du Jampa sintetizadoreetara itzuli ondoren eta gitarrarekin Iñaki Barrenetxearen laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button