IKUS-ENTZUN

15 pelikula lehiatuko dira 58. Donostia Zinemaldian

Emakume baten begirada gazte, jakinzale eta desafiatzailea duen kartel batekin aurkeztu zuten atzo 58. Zinemaldiaren edukia. Ohiko moduan, lehiazko hiru atalek, Sail Ofiziala, Zabaltegi eta Horizontes Latinos, osatuko dute Donostiako zinemaldiaren ardatz nagusia.

Sail Ofizialean 15 film inguru egongo dira. Zabaltegi saila, berriz, bitan banatuko da: Zuzendari Berrien saila eta beste zinema-jaialdi ospetsuetan aurkezturiko edo saritutako filmak.

Horizontes Latinos, halaber, Latinoamerikan eginiko pelikula onenen aukeraketa da. Zabaltegin zein azken honetan egongo diren pelikulak hurrengo hiru hilabeteetan jakin ahal izango ditugu.

Programazioaren barruan beste hainbat ekimen ere izango dira, Made In Spain, Euskal Zinemaren Paronama edota Zinema Eskolak, besteak beste.

Beste alde batetik, aurtengo jaialdian bi atzera begirako eskainiko dira: Don Siegel eta .Doc -Ez fikzioaren bide berriak, genero dokumentalaren inguruko begirada, alegia.

.Doc sailean norberaren gai pribatuei buruzko autodokumentalak, zinema-saiakera, fake edo dokumental faltsua, bideoartisten edo zinegileen ekarpenak edo dokumental musikalaren gaur egungo bariazioak, gozatu ahal zango dira.

Don Siegel Invasion of the Body Snatchers (1956) pelikularen zuzendaria da, Amerikako Estatu Batuetako "indarkeriaren belaunaldia" deitutako kidea. Pasaden urtean Richard Brooks-i belaunaldi horretako kideari egin zioten atzera begirada eta aurten linea berean jarraitzea erabaki zuten.

Aurten 58. Zinemaldia irailaren 17a eta 26a bitartean egingo da eta bertan ikusi ahal izango diren pelikulak hurrengo hilabeteetan jakin ahal izango ditugu.

Donostia Zinemaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button