MUSIKA

Autistic Youth talde estatubatuarrak joko du Lasarte-Orian

Amerikako Estatu Batuetako Portland hiriko Autistic Youth hardcore-punk taldeak Lasarte-Oriako Zuloa tabernan joko du ostiralean, urtarrilak 31, 21:30ean; estatubatuarrekin batera, Donostiako Discipulos De Dionisos punk-rock zaleak izango dira oholtzan.

Herrikide dituzten Wipers punk talde klasikoaren tradizioari jarraituz, Autistic Youth bandak melodiez lepo datorren hardcore-punka jotzen du, ukitu ilun eta malenkoniatsu batekin jantzia.  Laukoteak Graves izenburuko binilozko  zazpi hazbetekoa grabatu du, Europan barrena egiten ari diren bira honetarako. 2013an, halaber, Nonage izeneko iraupen luzeko diskoa plazaratu zuten Dirtnap Records diskoetxearen bitartez.

80ko hamarkadako AEBetako hardcore talde klasikoetatik edaten duen talde sendoa eta melodikoa da Autistic Youth, Portland hiriko Red Dons taldearen, edo dagoeneko deseginda dauden No Hope for the Kids danimarkarren tankerako jarioa zabaltzen du laukoteak.

Estatubatuarrekin arituko diren Discipulos De Dionisos, berriz, talde ezaguna da Euskal Herriko punk-rock zaleentzat: Donostiako Buenavista eskolan sortuak, Nuevo Catecismo, Señor No eta Teen Dogs-ekin batera, besteak beste, hitz lizunak eta pornografikoak uztartzen dituzte punk-rock erritmo sutsuekin.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button