MUSIKA

Napoka Iria eta animaziozko filmak, Zumaian

Larunbatean, apirilak 12, Napoka Iriak kontzertua emango du Zaumaiako Beheko Plaza jatetxean, 21:00etan, emanaldi berean, Julen AgirreEgibar zinegileak hiru animazio film proiektatuko ditu herriak II, RDLS eta oiartzun.

Miren Narbaiza eta Ander Mujika bikoteak Napoka Iria proiektu musikala sortu zuten aspaldian. Joan den astean, ibilbide zoragarri horren barruan, eta Bonberenea Ekintzak zigiluarekin, Arnasten ikasteko berriz izeneko lana kaleratu dute biok. Zortzi urteko ibilbidean, hauxe da euren bigarren lan luzea.

Obra berri honetaz hauxe esan digute diskoetxetik: “Bikoteak aurreko diskoko oinarri berdina dauka, beraiek dira dudarik gabe, argazkiak ez du gezurrik esaten. Baina arropak edo orrazkera edo zerbait ez al dute aldatu?  Baliteke ahotsak izatea, interbalo txikiagotan dabiltza melodiak; eta sakabanatuago dago lehen kanten puntu jakinetan kontzentratzen zen tentsioa; moldaketak atmosferikoagoak dira eta oro har, indie-folk soinurantz lerratu dira. Gehiago adierazten dute gutxiagorekin”…

Lan labur honetan (zortzi kantu), eurak bizi izandako pasadizo eta gertakizunak agertzen dira modu soilean, biluzian, melodia sinpleez josita.
Baina lanean jarri dituzte instrumentu asko, tartean tronpeta, harmonium, perkusioa eta kontrabaxua.
Saran egin dute grabaketa eta nahasketa eta konponketak Felix Buff, Iban Urizar eta Ibai Gogortzak egin dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button