MUSIKA

“Glad Is The Day” jaialdiak musikaz beteko du Donostia bi egunez

DKluba, Dabadaba eta Le Bukowski-k Glad Is The Day jaialdiaren laugarren edizioa ondu dute, abuztuaren 4an eta 5ean. Laugarren edizioa izango da, eta estreinakoz, bi egunetan egingo da. Jaialdia aipatutako bi aretoetan, Dabadaba eta Le Bukowski, eta Cristina Enea parkean garatuko da.

Antolatzaileen esanetan, “larunbat gauean kontzertuak eta DJ saioak 21:00tik aurrera egongo dira hiriko bi areto deigarrienetan: Dabadaba eta Le Bukowski. Igandean zehar kontzertuak, DJ gunea, azokatxoa, arte instalazioak, haur jarduerak eta janari nahiz edari postuak izango dira Cristina Enea parkean eguerdiko 12:00tik gaueko 21:00etara”.

Hala, ostiralean, DJ andanak parte hartuko du jaialdian: Huntleys & Palmers; Sum$HEE; Maquinista eta Blami.

Igandean, eguerditik 21:00etara, ondoko taldeek joko dute Cristina Enea Parkean: Raitx,  Koban,  Sara Mansilla, Txarkey, Javier Sun, Rukula, Los Mirlos, Melenas, Mujeres eta Esteban y Manuel. Talde horiez gainera, disko jartzaileak ere izango dira. Gau partean, disko jartzaileak Dabadaba eta Le Bukowski aretoetara joango dira giroa berotzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button