BESTELAKOAK

Nagore Portillo eta Zaloa Basabe Nontzeberriko kolaboratzaileak

Webgune berriarekin batera, Nontzeberri kultura webguneak kolaboratzaile profesionalak lortzeko lehiaketa abiatu zuen joan den hilean. Proposatutako ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte hartu ahal zuen.

Oinarrietan jarri bezala, kazetaritza lana bidali behar zen apirilaren 15a baino lehen. Nontzeberrik hogei lan jaso ditu, eta guztiak -datozen asteetan ikusiko eta irakurriko duzuenez- oso onak eta ederrak.

Guztietatik, deliberazio luzeak egin ostean, Nagore Portillo eta Zaloa Basaberen lanak izan dira aukeratu ditugunak. Lehenak, Usoa Fullaondo artistari ondo hornituriko elkarrizketa mamitsua igorri du. Bigarrenak, Tennessee Williams-ek idatziriko obra baten antzezpenaren gaineko iruzkin fikzionatu originala atondu du. Biak ala biak, ondo taxutako testuak izan dira, eta hain zuen ere, mota honetako lan interesgarriak bilatzeko zabaldu zen lehiaketa.

Epaimahaiak bi kolaboratzaile aukeratu ditu maiatzaren 15ean, eta hemendik aurrera 12 artikulu egin beharko dituzte 6 hilabetean (hilean 2). Lan horren truke 750 euro jasoko ditu bakoitzak. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan onenak Nontzeberri.com webgunean publikatuko dira hemendik aurrera.

Beraz, mila esker guztioi eman duzuen erantzunarengatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button