LITERATURA

Euskadi Literatura Saria Harkaitz Canorentzat

Harkaitz Canoren Twist lanari Euskadi Literatura Saria ematea deliberatu du Ur Apalategik, David Tijerok, Arantza Urretabizkaiak, Pello Otxotekok eta Mari Eli Ituartek osaturiko epai-mahaiak. Gaur goizean, Bilbon burutu den prentsaurrekoan hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Gaztelaniazko modalitatean, berriz, Juan Carlos Marquez idazleak izkiriaturiko Tangram lanak jasoko ditu sariak dituen 18.000 euro.

“Dimentsio poetiko handia txertatzea lortu du Canok lan honetan. Fikzioa eta errealitatea batu dira istorio batean, intentsitate handiz. Adiskidantza eta errua dira lan honen gakoak. Lehen kapitulua euskal literaturaren antologia batean sartzeko modukoa da”, adierazi dute epai-mahaikideek.

“Lokatzetara bajatu nahi ez baduzu ez idatzi literatura”, horrela hasi du bere hitzalditxoa Harkaitzek. “Minetik sortu den liburua da hau, izan ere, liburua sostengatzen duen grabitate zentroa mina da, min pribatua zein publikoa”, jarraitu du.
“Jendearen saria ere jaso dut liburuak bidaia bati ekin zion unetik beretik, bere oroitzapenek lotura baitzeukaten argumentuarekin, eta bide horretan topatu dudan jendearen une lazgarriak ere entzun ditut. Lasa eta Zabalaren arrebak ere ezagutu nituen, eta horrek bestelako dimentsioa eman zion lanari. Literaturak gauzak finkatzeko ere balio du, gogoratzeko modua baita literatura”, erantzi du.

Azkenik, lehen kapitulu harrigarri horren gaineko galderari erantzunez, ondokoa azaldu du: “Amorru-trantze egoera batean idatzita dago eta puntu lisergikoa dauka. Hor idazle bat lurpetik ateratzen ari da eta nor den deskubritu behar du bat-batean. Sistema berri hori aurkitu nuen liburu honetan, idazten duzun bakoitzarekin ere gin behar den bezala”.

Liburuaren gaineko zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dituzue irudi hauek.

Eta Zorionak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button