BERTSOTAN

Nafarroako gazteen Bertso Eskolen eguna

Nafarroako gazteen Bertso Eskolek maiatzaren 15ean ospatuko dute euren eguna Amaiurren egingo den festa handi batekin. Bertara 10-16 urte bitarteko 90 gazte joango dira egun osoko egitaraua izango duen topaketan parte hartzeko, izan ere, gaur egun, 18 urtetik beherako 228 ikasle aritzen dira bertsolaritzan eskola orduz kanpo.

Programa hauxe da: 11:30ean hasiko da jaialdia. Ondoren, Mikel Altzuarten eskutik, Amaiurko monolitora bisita gidatua egingo da eta horren bueltan Amaiurko eskolan Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da.
Arratsaldean, bat-bateko saiotxo bat antolatuko da ikasleekin eta bertsogintzarekin lotutako jolasek itxiko dute egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu