IKUS-ENTZUN

Film musikal klasikoak euskaraz azpidatziak

Filmazpit Eusko Jaurlaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalerarekin batera, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Oraintsu Donostiako Nosferatu zikloak abiatutako Amerikako Estatu Batuetako zinema musikalari buruzko programan proiektatutako sei pelikulen azpitituluak sarean jarri dituzte eskuragarri.

Hollywoodek urrezko aroan filmatutako filmak dira guztiak; alegia, klasikoak euren generoan: The Gang’s All Here, Guys and Dolls, My Fair Lady, The Phantom of the Paradise, Pennies from Heaven eta Moulin Rouge.

Filmazpit-en webgunean jasotzen denez, “programaren barruan dauden filmen katalogoa eta doako erabilerarako sortuko diren euskarazko azpidatzi guztiak aurkitu ahal izango dira bertan kultur teknikari, erakunde edo norbanakoei artxiboak deskargatzeko aukera eskainiz eta, horrenbestez, irabazi asmorik gabeko proiekzioak antolatu ahal izango dira”.

Programak oraintsu itzuli dituen beste film batzuk ondokoak dira: 2008an Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen Laurent Cantet zinegilearen Entre les murs; 2010ean Cannesen Gidoi Hoberenaren saria lortu zuen Lee Chang-dong hego-korearraren Poetry, eta 2005ean Sundanceko Zinemaldian Dokumental onenaren saria jaso zuen Murderball.

Informazio guztia: http://www.filmazpit.eu/euskara/albisteak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button