BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihartik aurrera

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa otsailaren 9tik martxoaren 23ra luzatuko da. Larunbatean jokatuko da Tuteran lehen final-laurdena, eta igandean bigarrena, Urdazubin. Guztira, lau final-laurden izango ditu txapelketak, eta horiek igarota hasiko da finalaurrekoen fasea.

Larunbatean, Tuteran, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre  bilduko dira. Maialen Belarra ariko da gai-jartzaile lanetan. Igandean izango da bigarren final-laurdena, Urdazubin. Taula gainean izango dira Julio Soto, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman bertsolariak. Ainhoa Larretxea izango da gai-jartzailea.

Saioetako irabazleek zuzenean eskuratuko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera eta gainerakoak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 24 bertsolari ariko dira final-laurdenetan, eta 18rentzako tokia izango da finalaurrekoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu