ARTEA

Alberto de Pedroren “Argazkigintza Hedatua”

Alberto de Pedro (Madril, 1979) argazkilariak Argazkigintza Hedatua izeneko proiektua jarri du ikusgai Bilboko SC Galleryn uztailaren 26ra bitarte. Artistak propio egin du erakusketa hau Bilboko galeriaren laugarren urteurrenaren harira, eta ez hori bakarrik, Euskal Herrian egin duen estreinako erakusketa da.

De Pedrok bere lan pertsonalena jaso du erakusketan. Horretaz gainera, espazio publikoan eginiko interbentzioak ere biltzen dira. Horretarako, oraindik ikusi ezin izan diren hainbat formatu eta tamainako argazkiak paratu ditu.

Madrildarra autodidakta da eta bere argazkietan gehienetan hiriko eta bere bizitza pertsonaleko eguneroko eszenak jasotzen ditu. Hala, bere argazkigintza Madrileko hiri-artearekin batera bilakatu da, eta hiriaren arkitektura bera sarritan bere irudien euskarri bihurtu da.

Bere obra hainbat lekutan ikusi ahal izan da 2009. urteaz geroztik, tartean, Madrileko VAVA Galleryn eta Caja Madrid Gizarte Ekintzaren erakusketa aretoan. Horretaz gainera, hainbat argitalpenetan ere egin du lan, El Pais egunkariak eta Lapiz aldizkarian, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button