BESTELAKOAK

“ArgIHIzkiak” lehiaketan parte hartzeko epea luzatu dute

Argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bidaltzeko epea ekainaren 22ra arte luzatu da; edizio honetan ondoko argazkilariek egin dituzte argazkiak: Alfredo Aldai, Mikel Martinez, Andoni Lubaki, Asier Mentxaka, Jon Astorquiza, Zuriñe Unzueta, Endika Martinez, Victoria Bengoa, Gari Bilbao eta Ana Gonzalez.

Egizu Getxo euskaldun elkarteak eta UK aldizkariak, Uribe Kostako hainbat udal (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkarterekin (Berbots, Bizarra Lepoan, Aitxu!, Berbalamiñe, Leioako berbalagunak eta Bizarra Lepoan) elkarlanean, ondu dute ekimena.

Antolatzaileen arabera, lehiaketak ondoko helburuak ditu: “Jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea”.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du; eta bi kategoria daude: labur-laburra (160 karaktere gehienez) eta, laburra (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan egon daitezke idatzita, eta argazkietako batean egon behar dira oinarrituta.

Parte hartu ahal izateko izen-emate fitxa bete beharko dute lehiakideek: egizu.org helbidean.Ondoren parte hartzaileek testuak (sms, whatsapp edo posta elektronikoz) hurrengo helbidera bidali beharko dituzte: 619 935 541 / argi.hizkiak@gmail.com.

Kategoria bakoitzeko irabazle bana izango da eta 200 euro jasoko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button