MUSIKA

XVI Aita Donostia Aste Musikala

Ekainaren 8tik 16ra bitartean egiten ari da Donostiako Capuchinos Elizan, XVI Aita Donostia Aste Musikala. Bertan hainbat tokitako abesbatzak bilduko dira, ohi bezala, musika sakroa eta bestelako doinuak haizatzeko.

Joan den larunbatean Musikalis abesbatzak eman zion hasiera zaleek asko estimatzen duten ziklo honi. Atzokoan, Coro y Escolanía del Corazón de María aritu ziren, eta gaurko saioan Santa Cecilia Abesbatza arituko da Kepa Martínez de Albéniz zuzendaritzapean.

Datozen egunotan honako saioekin gozatu ahalko da. Bihar, Débora Herrero (Soprano), Iñigo Vilas (Tenor) eta Arantxa Gastesi (Piano) hirukotearen txanda izango da. Hauek, Dvorák, Schubert, Strauss, Grieg edota Schumann musikarien lanak eskainiko dituzte.

Ostegunean, hilak 13, Aita Donostia Abesbatza entzuteko parada egongo da. Aita Donostia Abesbatza Donostiako Gaztedi elkarteak 1985ean sortu zuen. Aita Kaputxinoekin zeukan lotura zela eta, Aita Donostia musikologo, folklorista eta musikagile ezagunaren izena hartu zuen. Gaur egunean Javier Alberdi da abesbatza hau osatzen duten 74 ahots mistoen zuzendaria.

Ostiralean Orfeoi Gazte igoko da oholtzara. Orfeoi Gaztea 2006an sortu zen eta 45 neska-mutilek osaturiko abesbatza mistoa da. Abesbatzaren zuzendariak Esteban Urzelai eta Leticia Vergara dira.

Asteburuan sartuta, larunbatean Aldapeta Abesbatza arituko da Juan Jose Fernandez Murlanch zuzendaritzapean. Oso errepertorio zabala du. Hala,  T.L. de Vitoria, A. Bruckner, J. Busto konpositore garaikideen lanak kantatzen dituzte, edota Mozart, Vivaldi, Bach, Zarzuela koruak, beltzen espiritualak eta abar.

Azken egunean, ekinaren 16an, igandea Ainhoa Franco (Soprano), Fernando Gonzalo (Piano) Iker Nausia (Oboe) hirukotea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button