ESZENA

Antzerkigintzaren inguruan “Esperientzixak”

Ikerketa euskaraz antzerkigintzan lemapean, Esperientzixak ekimenaren hirugarren edizioa egingo dute aste honetan, uztailaren 3tik 5era bitartean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Jardunaldiak Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak antolatzen ditu eta antzerkigintzan sakontzea dute helburu.

Aurtengo Esperientzixak-etan, Piarres Lartzabal, Samuel Beckett eta Ander Lipusen antzerkiari buruz mintzatuko dira hainbat aditu.
Hiru saio burutuko dira guztira eta lehenengoan Ixabel Etxeberriak Piarres Larzabalen antzerkigintza-antzerki identitarioaren paradigmak izeneko hitzaldia egingo du.
Bigarrenean, Oier Guillanek aurkeztuta, Jaime Valverde Ander Lipusen antzerkigintza: errituala, kultura eta ikuskizuna gaiari buruz arituko da, eta azkeneko saioan Beñat Sarasola gonbidatu da Samuel Becketti buruz berba egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button