MUSIKA

Musika ekimenak bultzatzeko egitasmoa

Musika Bulegoak musikaren inguruko prestakuntza, eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten proiektuak aurkezteko epea zabaldu du, Jarduera Poltsaren barruan. Euskal eragile guztien ekimenak bultzatzea da helburua.

Musika Bulegoaren arabera, “elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen horretara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek MBren laguntza ekonomiko osoa edo partziala izango dute, eta Euskal Herriaren lurralde-eremuan garatu beharko dira”.

Proposamenak idazkaritza@musikabulegoa.eus helbide elektronikora bidal daitezke martxoaren 19ra arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.

Datu guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu